111. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE

Goranzko doikuntza 2015etik 2016ra luzatutako gastuen aurrekontuan. Hasierako onespena

Cascanteko Udalak, 2016ko maiatzaren 31n egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen goranzko doikuntza 2015etik 2016ra luzatutako gastuen aurrekontuan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorrean garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 23. artikuluan ezartzen den bezala.

Aipatutako foru dekretu horren 33. artikuluan xedatutakoarekin bat, onetsitako espedientea jendaurrean edukiko da Idazkaritzan, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten.

Cascanten, 2016ko ekainaren 1ean.–Alkatea, Alberto Añón Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L1606830