2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CAPARROSO
Aldaketa, Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien prezio publikoak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena
Caparrosoko Udalak, 2016ko maiatzaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien prezio publikoak arautzen dituen ordenantzan. 2. artikuluan 11 eta 12. puntuak erantsi ziren, eta zenbatekoen eranskinean I.6 eta I.7 epigrafeak, irisgarritasun arrapalak jartzeko eta karpekin estalitako lurzoruen erabilera arautzeko.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantzako aldaketa behin betiko onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Caparroson, 2016ko maiatzaren 30ean.–Alkatea, Aquilino Jiménez Pascual.
Iragarkiaren kodea: L1606778