2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CAPARROSO
Aldaketa, Enplegua sustatzeko laguntza finantzarioak arautzen dituen udal ordenantzan. Hasierako onespena
Caparrosoko Udalak, 2016ko maiatzaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa Enplegua sustatzeko laguntza finantzarioak arautzen dituen udal ordenantzan. Izan ere, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda egoteko betebeharra eskatzen duten artikulu guztietan erantsiko da tarteki hau: “betiere jarduera horrek zerga honetan izena emateko betebeharra badauka”, horri buruzko espedientearen arabera.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantzako aldaketa behin betiko onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Caparroson, 2016ko maiatzaren 30ean.–Alkatea, Aquilino Jiménez Pascual.
Iragarkiaren kodea: L1606750