111. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Laburpena, ikastetxeetan 2016/2017 ikasturterako jateko diru-laguntzak emateko deialdiarena

Oharra: Testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/index). BDNS (Identifikazioa): 307877.

Ikastetxeetan jateko diru-laguntzak emateko deialdia, 2016-2017 ikasturterako.

1. Xedea eta helburua.

Deialdi honen xedea da 2016-2017 ikasturtean ikastetxeetan jateko diru-laguntzak (“jantokiko bekak”) emateko prozedura ezartzea.

2. Eskaerak aurkezteko epea eta tokia.

Interesdunek eskabidea behar bezala beteta aurkeztu beharko dute Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean (Kaleberri, 12, Berriozar). Eskabidea ereduaren araberakoa izanen da eta bertan emanen zaio.

Eskabideak aurkezteko epea 2016ko ekainaren 15etik 30era bitartekoa izanen da, biak barne, horretarako ezarriko den ordutegian.

Eskaerak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu. Eskabideekin batera 4. oinarrian aipatzen den dokumentazioa aurkeztuko da.

3. Aurkeztu beharreko agiriak.

Eskaerekin batera agiri hauek aurkeztuko dira:

a) Eskabide betea, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak emanen duen eredu normalizatuarekin bat.

Aurreko urteko (2015) errenta aitorpenaren kopia.

Desgaitasunaren ziurtagiria, familia unitatean %33ko desgaitasuna edo handiagoa aitortua duen kiderik bada.

Berriobeitin, 2016ko ekainaren 1ean.–Kontu-hartzailea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L1606872