2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BASABURUA
Udal Planaren aldaketa, Aizarotzen eragiten duena.
Hasierako onespena
Basaburuko Udalak, 2016ko maiatzaren 30ean, hasiera batez onetsi zuen Ruben Ruiz Perezek sustatutako Udal Planaren aldaketa zehaztua. Udal Planaren aldaketa honek Aizarozko UOR1 unitaterako finkatuak zeuden lagapenak, espaloia haunditzea eta aparkalekuak egikaritzean aldaketak egitea proposatzen ditu.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79. artikuluan ezarritako tramitazioari jarraituz.
Basaburuan, 2016ko maiatzaren 31n.–Alkatea, Esther Lakasta Perez Ilzarbe.
Iragarkiaren kodea: L1606777