2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANDOSILLA
3. aldaketa 2016ko aurrekontuan. Hasierako onespena
Andosillako Udalak, 2016ko maiatzaren 31n egin osoko bilkura berezian, erabaki zuen aurrekontuan aldaketa egiteko espediente bat hasiera batean onestea, kreditu berezi bat gaitzeari buruzkoa.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33.2 artikuluarekin bat, aurrekontuek informazioaz, erreklamazioaz eta publizitateaz den bezainbatean dituzten tramite eta baldintza berei jarraikiz tramitatu eta onetsi behar da espediente hau. Hortaz, foru lege horren 202. artikuluan xedatuaren arabera, espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, interesdunek eta bizilagunek espedientea azter dezaten eta bidezko erreklamazioak egin ditzaten.
Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontuko aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, aurreko lerroaldean aipatutako jendaurreko epea iragan ondoan.
Argitara ematen da, aipatu aginduetan zehaztutako determinazioak bete daitezen.
Andosillan, 2016ko maiatzaren 31n.–Alkate udalburua, José Manuel Terés Azcona.
Iragarkiaren kodea: L1606714