111. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTZIN

Ezkontza zibilak egiteko eskuordetzea

Antzingo Udaleko alkateak alkateak, maiatzaren 18an, Alkatetzaren 28/2016 Ebazpena eman zuen; hona hemen haren testua:

“Kontuan harturik alkateek ezkontza zibila baimentzearen gainean Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiak 1995eko urtarrilaren 26an emandako jarraibidea.

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 43. eta 44. artikuluek eta harekin bat heldu direnek xedatuarekin bat.

EBATZI DUT

Lehena.–Udal honetako zinegotzi guztien esku uztea Antzingo Udaletxean ezkontza zibilak egiteko eskumena, ezkontideek hala eskatzen dutenean.

Bigarrena.–Ebazpen hau argitaratzea Udalaren iragarki oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, interesdun guztiek jakin dezaten.”

Antzinen, 2016ko maiatzaren 18an.–Alkatea, Javier Dallo Díaz de Cerio.

Iragarkiaren kodea: L1606146