109. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZUÑIGA

5.000,00 eurora arteko fakturetan faktura elektronikoa aurkeztu beharretik salbuestea arautzen duen ordenantza. Hasierako onespena

Zuñigako Udalak, 2016ko maiatzaren 27an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen 5.000,00 eurora arteko fakturetan faktura elektronikoa aurkeztu beharretik salbuestea arautzen duen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Zuñigan, 2016ko maiatzaren 30ean.–Alkatea, Pedro María Oteiza Díaz.

Iragarkiaren kodea: L1606586