2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Antolaketa Administratiboaren gaineko
Erregelamendu berria onestea
Tuterako Udalak, 2016ko maiatzaren 2an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen ordura arte indarrean zen Antolaketa Administratiboaren gaineko Erregelamendua indargabetzea, eta Tuterako Udalaren Antolaketa Administratiboaren gaineko Erregelamendu berria onestea.
Ikusirik 6/1990 Foru Legearen 325.4 artikuluan ezarritakoa, bertan zehazten baita ez dela beharrezkoa jendaurreko aldia ematea entitatearen antolamendua ukitzen duten erregelamenduak onesterakoan, eta horixe da hain zuzen oraingo hau.
Ikusirik, orobat, aipatutako 6/1990 Legearen 326. artikuluan ezarritakoa, adierazten baitu toki entitateek onetsitako erregelamenduek ez dutela eragin juridikorik izanen harik eta haien testua, osorik, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den arte.
Erabaki hau behin betikoa da bide administratiboan; beraz, honako errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke haren kontra (eta ez da zilegi izanen errekurtsorik paratzea, harik eta ebazpen tramitean dagoen errekurtsoa espresuki ebatzi arte edota ustezko ezespena gertatu arte):
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.
Tuteran, 2016ko maiatzaren 10ean.–Alkatea, Eneko Larrarte Huguet.
TUTERAKO UDALAREN ANTOLAKETA ADMINISTRATIBOAREN ERREGELAMENDUA
Estatua eratzen duten hainbat lurralde entitateri Konstituzioak onartzen dien autonomiaren ondorioz entitate horiek beren administrazio publikoa dute eta, hortaz, baita beren burua antolatzeko beharrezko eskumenak ere. Hori dela eta, Konstituzio Auzitegiak behin eta berriz baietsi du administrazio publikoek jarduteko aukera zabala dutela beren egiturak sendotu, aldatu edo osatzeko tenorean eta beren zerbitzuko langileen estatusa taxutu edo zehazteko, antolaketa aldetik (SSTC 57/1990, 293/1993 eta 9/1995).
Toki entitateen kasuan, autoantolaketaren printzipio horrek badu, gainera, babes konstituzional berariazkoa 140. artikuluan, non honako hau ezartzen baita: “Konstituzioak udalerrien autonomia bermatzen du. Nortasun juridiko guztia izanen dute. Alkateaz eta zinegotziez osatutako haien udalei dagokie gobernatu eta administratzea...”.
Horrenbestez, sektoreko antolamendu juridikoak toki entitateei esleitzen die, espres, autoantolaketarako ahalmena (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 4. art.), hau da, beren gobernu eta administrazio egitura zehaztu eta eratzeko ahala, beren interesak kudeatzeko egokiena iruditzen zaiena har dezaten.
Bestetik, 1841eko abuztuaren 16ko Lege Itunduaren 5., 6., 7. eta 10. artikuluetan finkatuta dago Nafarroako toki araubidearen berezitasunaren oinarria, aukera eman baitzion Foru Diputazioari araubide berezi eta berariazkoa ezarri eta eratzeko Nafarroako udalerrientzat; orobat, 1925eko azaroaren 4ko Errege Lege-Dekretuan, Nafarroako araubidea eta Udalen 1925ko Estatutua bateratzeko oinarriak onesten dituen horretan.
Berrikiago, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko 13/1982 Lege Organikoak, 46. artikuluan, Foru Komunitatearena baino ez diren eskumenak ezartzen ditu toki araubidearen arloan, eta honako hau aipatzen du:
“Toki Administrazioaren arloan, honako hauek dagozkio Nafarroari:
a) Gaur egun dituen ahalmenak, 1841eko abuztuaren 16ko Lege Itunduan, 1925eko azaroaren 4ko Errege Dekretu Itunduan eta xedapen osagarrietan ezarritakoaren babesean.
b) Aurrekoekin bateragarriak izan eta Estatuko oinarrizko legeriaren arabera autonomia erkidegoei edo probintziei dagozkiekeenak.
Nafarroako udalerriek Nafarroako gainerako udalerriei oro har aitortuko zaien autonomia izanen dute, gutxienez ere.
Ahalmen horretaz baliatzean, Tuterako Udala, urte hauetan, hainbat udal zerbitzuren egitura organiko-administratibo eta funtzionalaren jabe egin da, toki entitateentzat beharrezkoak diren organoen (Alkatea, Osoko Bilkura, Gobernu Batzarra eta abar) udal antolaketaren osagarri.
Antolaketaren egituran hobekuntzak egin daitezkeenez beti, 2009an hainbat jarduketa burutu ziren Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuarekin batera Udalaren antolamendua eta egitura gaur egungo premiei egokitzeko proposamen bat egitearren, honakoak helburu: udal politikak behar bezala garatu ahal izatea eta herritarren beharrei ahalik eta modu eraginkorrean erantzutea.
Kontuan izanik, batetik, 2009. urtean onetsitako antolaketa azterketa hartako ondorioak, betiere hark ezarritako esparruaren barnean, eta, bestetik, toki entitate honetako lanaren errealitate praktikoa, gobernu taldeak, etengabeko hobekuntza helburu beti –egiturari dagokionez–, Udaleko teknikariei hurbildu nahi dizkie aginte eginkizunak eta erabakien hartzea. Nahi hori dela eta, planteatu du aginte eginkizunak esleitzea teknikari batzuei, ohikotasunez haiek hartzen dutenean beren zerbitzuen gaineko ardura, eta beren esparruetako erabakien hartzetik hurbilago daudenean. Horren ondorioz, atxikita dauden alorreko zuzendaritzaren figura ezabatu da.
Hala, udal egitura multzo hauetan egituratzen da:
Alorrak
Udalaren administrazioak funtzionatzeko antolatu dituen unitateak dira, eta haiei egokitu beharko zaizkie alkateak, oro har, Gobernu Batzarreko kideei egiten dizkien eskuordetzeak. Udalak legez bereganatuta dituen eskumenez baliatzean gauzatzen duen jarduera administratiboaren sektore homogeneo bati edo gehiagori erantzuten diete haien eraketak eta eremu materialak. Udal administrazioaren goreneko zuzendaritza eratzeko oinarria dira; horretarako, bakoitzak hartzen dituen zerbitzuak planifikatzen, koordinatzen, zuzentzen eta kontrolatzen dituzte.
Unitate administratiboak
Zerbitzu batez osatutako unitateak, edo zenbait zerbitzuz, alor bati atxikiak edo zuzenean Alkatetzaren menpe egon daitezkeenak. Egituratzeko, honako irizpide hauek hartuko dira kontuan:
–Funtzionalak (homogeneotasuna, kidetasuna, harremana).
–Aurrekontuari dagozkionak.
–Langileak.
–Autosufizientzia, emaitzak sortzeko.
Funtsean, betearaztea, txostenak egitea eta proposatzea dagokie, zein bere eremu materialean; gainera, haien menpeko zerbitzuek egindako jarduerak koordinatu, zuzendu eta kontrolatzea.
Aurreko guztia oinarritzat harturik, unitate administratiboek tamaina eta/edo konplexutasun handiagoa edo txikiagoa izanen dute, eta, horren arabera, agintzeko eta koordinatzeko figura bat edo gehiago beharko dute, edo ez.
Udalaren egitura osatzen dute unitateak koordinatzeko figurak hauek dira:
a) Alorreko zuzendaritza.
Alorreko zuzendariaren lanpostua zuzendaritza sailekoa da, eta Alorreko lana zuzendu, kudeatu, koordinatu eta kontrolatzeko erantzukizuna du, izan daitezkeen unitate administratiboak barne direla. Oro har, eginkizun hauek dagozkio: aztertzea, txostenak egitea, aholkatzea eta proposamenak egitea, betiere goi mailan.
Erregelamendu honetan jasotako egiturari dagokionez, Lurraldearen Antolamenduaren Alorrak eta Ekonomia eta Ogasunaren Alorrak bere zuzendaria izanen dute, Alkatetzak libreki izendatua Udalaren plantilla organikoan ezarritako moduan eta baldintzetan.
b) Teknikari-koordinatzaileak.
Alorreko zuzendaritzaren figura aurreikusia ez dagoen alorretan, kasuan kasuko erreferentziako teknikariak hartuko ditu bere gain agintzeko eta koordinatzeko eginkizunak, Udal Plantilla Organikoan ezartzen diren modu eta baldintzetan.
Alorreko zuzendaritzaren figura aurreikusia ez dagoen alorrei atxikitako unitate administratiboetan, kasuan kasuko erreferentziako teknikariak hartuko ditu bere gain agintzeko eta koordinatzeko eginkizunak, Udal Plantilla Organikoan ezartzen diren modu eta baldintzetan.
Halaber, atal honetan aipatzen diren unitate administratiboetan, eta, era berean, zenbait zerbitzuz osaturik daudenetan, teknikari-koordinatzaile postu bat izenda daiteke egoki jotzen diren zerbitzuetarako.
Teknikari-koordinatzaile postua zuzendaritza postua da, eta esleiturik duen eskumen esparruko gaien tramitazioa, kudeaketa eta gauzatzea bultzatzen ditu, eta, orobat, zerbitzuak gauzatzen dituen jardueren koordinazio, zuzendaritza eta kudeaketa beharrezkoak garatzen ditu, galarazi gabe bere eskumenek berezkoak dituzten eginkizunak garatzea.
Udalaren egitura
Ondoren, labur-labur zehazten dira antolaketa, bete beharreko eginkizunak eta langileen kontrola:
A.–Zuzenean Alkatetzaren menpe dauden unitate administratiboak:
–Alkatetzaren Kabinetea.
- Alkatetzaren Idazkaritza.
- Erakundeekiko eta kanpoko harremanak.
- Kanpora begirako jarduketen koordinazioa eta gainbegiratzea.
- Publizitatea hedabideetan.
–Idazkaritza Nagusia.
- Udal organoen nahitaezko lege aholkularitza.
- Udal organoen egintza eta erabakien fede publikoa.
- Interesen erregistroa.
- Deskontzentrazio administratiboko idazkaritza, hala behar duten organoetarako.
- Ezkontza zibilak eta egitatezko bikote egonkorrak.
- Hauteskundeak.
–Kontu-hartzailetza.
- Kontrola eta barne fiskalizazioa.
- Aholkularitza eta kudeaketa ekonomiko-finantzarioa.
- Aurrekontua prestatu eta kudeatzea.
- Kontabilitatea.
- Finantza arloko azterlanak.
–Artxiboa.
- Agiritegi historikoa antolatu eta zaintzea.
- Agiritegi administratiboa antolatu eta zaintzea.
- Funts dokumentaletako kontsultei erantzutea.
–Aholkularitza Juridikoa.
- Aholkularitza juridiko orokorra.
- Udalaren ordezkaritza eta defentsa juridikoa.
- Ebazpen judizialen aurka errekurtsoak aurkeztea.
- Udal alorrendako aholkularitza juridikoa, ebazpen judizialak betearazteari begira.
- Ondarearen gaineko erantzukizunaren espedienteak.
–Udaltzaingoa.
- Trafikoa erregulatu eta kontrolatzea.
- Ordenantzak eta bandoak betetzea.
- Atestatuak eta sorospena, istripuetan.
- Herritarren segurtasuna.
- Salaketak hartzea.
- Azokak, merkatu txikiak, eraikinak kontrolatzea.
–Antolaketa, Kalitatea eta Herritarren Partaidetza.
- Herritarren Arretarako eta Partaidetzarako Zerbitzua.
- Zerbitzu Orokorrak (estatistika, errolda, ediktuak eta abar kudeatzea).
- Elkarteen eta herritarren entitateen erregistroa eta udal lokalen kudeaketa, elkarteek eta entitateek erabil ditzaten.
- Kontsulta-kontseiluen eta partaidetza-foroak sustatu eta daudenak koordinatzea.
- Antolaketa eta kalitate sistemak.
–Langileak.
- Plantilla organikoa.
- Nominak.
- Lanpostuen sarrera eta hornidura kudeatzea.
- Lan-kontratudunak eta administrazio-kontratudunak kontratatzea.
- Langileen arloko errekurtsoak eta erreklamazioak ebaztea.
- Prestakuntza.
- Laneko arriskuei aurrea hartzea.
–Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak
- Oinarrizko informazio orokorra eta informazioaren tratamendua (datu zentroa).
- Datu-basea, erregistroak eta fitxategiak prestatu, eguneratu eta seguru izatea.
- Informatikaren eta telekomunikazioaren zerbitzuak.
- Ekipo eta azpiegitura teknologikoak.
- Erabiltzaileendako sostengua eta laguntza.
B.–Udal alorrak eta horien menpeko unitate administratiboak:
B.1. Hiria Sustatzeko Alorra:
Teknikari-koordinatzaile batek kudeatua.
–Kultura, Turismoa eta Festak.
- Turismoa sustatzeko neurriak planifikatu eta bultzatzea.
- Turismoko azpiegiturak koordinatzea.
- Tuterako turismo-eskaintza ezagutarazteko jarduketak.
- Azoka eta biltzar jarduna sustatu eta bultzatzea.
- Herriko festak eta beste ekitaldi batzuk.
B.2. Ekonomia eta Ogasuna:
Alorreko zuzendaritza batek kudeatua.
–Merkataritza, Industria eta Enplegua:
- Industriaren jarduera bultzatzea.
- Industriaren azpiegiturak eta lurzorua kudeatzea.
- Enpresendako hornidura sustatzea.
- Eremu orokorreko sustapen proiektuak, sozioekonomikoak eta abar.
- Laneko orientazioa eta lan poltsak.
- Tailer Eskolak.
- Laneko programak.
- Merkataritza eta eskulangintza antolatu eta sustatzea.
- Hornidura Azoka.
- Merkatarien elkarteentzako laguntza.
–Ogasuna, Katastroa, Ondarea eta Erosketak.
- Ordenantza fiskalak.
- Errolda fiskalak.
- Zergak, tasak eta prezio publikoak kudeatzea.
- Tributuen gaineko azterlanak.
- Kudeaketa, asegurua eta erreklamazioak.
- Errentamenduak.
- Ondasunen inbentarioaren mantentze lana.
- Errolda fiskalak.
- Erosketak kudeatzea.
–Diruzaintza Atala.
- Diru-bilketa eta funtsen kudeaketa.
- Fidantzak eta abalak.
- Diruzaintzako planak.
- Kredituko eragiketak.
- Diru-bilketa Agentzia.
B.3. Lurraldearen Antolamenduaren Alorra:
Alorreko zuzendaritza batek kudeatua.
–Hirigintza, Bulego Teknikoa eta Osasuna.
- Planeamendua eta hiri antolamendua.
- Planeamenduaren garapena eta kudeaketa.
- Errehabilitazioa.
- Hirigintzako lizentziak, jarduerakoak eta irekitzekoak.
- Exekuzio-aginduak, aurri egoeraren espedienteak eta ordezko exekuzioak.
- Hirigintzako diziplina eta ikuskaritza.
- Udalaren lurzoruko ondarea.
- Etxebizitzarako politika eta Etxebizitza eta Eraikinak Zaharberritzeko Bulegoa.
- Azterlanak eta proiektuak.
- Lehen aldiz ezartzeko, zaharberritzeko edo konpontzeko obrak.
- Mantentze-lanak (eremu publikoa, lorategiak, hiri-hornigarriak, eraikinak, igogailuak eta berokuntza).
- Elikagaien ikuskaritza (prestaketa, salmenta eta kontsumoa).
- Hilerria eta hileta-jarduerak.
- Lagun egiteko etxeko animaliak.
–Kontrataturiko zerbitzuak.
- Mantentze-lanetarako kontratuen plangintza eta kontrola.
- Hiriko argiteria (Kontserbatze- eta mantentze-lanak).
- Hiriko garbiketa.
–Nekazaritza, Abeltzaintza, Mendiak, Ingurumena, Animalien Babesa eta Agenda 21
- Ondasun berekiak eta herrilurrak.
- Ureztatzeak ezarri eta modernizatzea.
- Landazaintza.
- Abeltzaintzako ustiategiak.
- Ingurumenaren iraungarritasunerako zerbitzuak.
- Tokiko Agenda 21 (Ingurumenerako Ekintza Plana eta Ingurumeneko Hezkuntza eta Sentsibilizazioa).
- Natur lekuneak.
B.4. Hiri Bizitzaren Kalitaterako Alorra:
–Kirolak (teknikari-koordinatzaile batek kudeatua).
- Udalaren kirol instalazietako mantentze lana eta kudeaketa.
- Kirola sustatu eta hedatzea.
- Hiriko kirol jarduera koordinatu eta sustatzea.
- Udalaren Kirol Eskola.
- Hitzarmenak kirol erakunde eta entitateekin.
- Kirol entitateendako diru-laguntza eta laguntzak.
- Kirol Medikuntza.
–Hezkuntza, Gazteria eta Gizarte Etxeak (hiru teknikari-koordinatzailek kudeatuak, zerbitzu bakoitzeko bat izanen da).
- Hezkuntzako eraikinetako obra eta berrikuntzak sustatzea, baita dituzten zerbitzuak konpontzeko eta mantentzeko lana egitea ere.
- 0-3 urte bitarteko Haur Hezkuntzako Ikastetxeak.
- Udalaren ludoteka.
- Fernando Remacha Musika Eskola eta Kontserbatorioa.
- Eskola eta irakaskuntzako lokalak erabiltzeko erregulazioa eta arauak.
- Irakaskuntzaz kanpoko jardueretarako irizpideak kudeatu eta garatzea.
- Eskola Kontseiluak eta Eskolatze Batzordea.
- Gazteriaren Plana kudeatzea.
- Gazteen elkarteak sustatzea.
- Gazteentzako lokal eta guneak prestatu eta eraikitzeko lana sustatzea.
- Gizarte Etxeetako mantentze lana eta sustapena.
B.5. Gizarte Zerbitzuen Barrutia:
Teknikari-koordinatzaile batek kudeatua.
–Gizarte Ongizatea, Emakumea eta Berdintasuna.
- Gizarte Zerbitzuen sisteman sartzeko programa orokorra.
- Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua eta bestelako prestazioak, menpekotasuna duten pertsonentzat.
- Gizarteratzeko eta lanera bideratzeko ekintzak. Prestakuntza eta Enplegua. Hiriko pobrezia eta gizarte-bazterkeria deuseztea.
- Familiaren aldeko programak. Haurren eta gazteen moldatu ezinaren prebentzioa eta tratamendua.
- Zentro eta zerbitzu berekiak kudeatzea.
- Emakumeendako laguntza zerbitzua.
- Berdintasun plana.
Iragarkiaren kodea: L1605840