109. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAZTI

Alkatetzaren eginkizunak beste baten esku uztea

Olaztiko Udaleko alkate udalburuak, 2016ko maiatzaren 27an, 166/2016 Ebazpena eman du. Honela dio, hitzez hitz:

Gaia: Alkatetzaren eginkizunak Ibai Barandiaran Albiztur bigarren alkateordearen esku uztea, eritasun arruntaren ondorioz, 2016ko maiatzaren 27tik eritasuna sendatu bitartean.

Toki Araubidearen Oinarriei buruzko 7/1985 Legearen 21. artikuluan eta harekin bat heldu direnetan Udaleko Alkatetzaren eginkizun eta eskumenei dagokienez xedatuta dagoenarekin bat.

Ikusirik Gurutze Rodríguez Armendariz Udaleko alkatea, eritasun arruntaren ondoriozko aldi baterako ezintasunean dagoela, 2016ko maiatzaren 27tik eritasuna sendatu bitartean.

Kontuan hartuz Udaleko lehen alkateordeak, 2016ko maiatzaren 26ko osoko bilkuran, uko egin diola bere zinegotzi karguari.

Ikusirik Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua arautzen duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47. artikuluak dioela alkateordeei dagokiela, beren izendapen ordenari jarraikiz, alkatearen ordez aritzea haren eginkizun guztietan hura kanpoan dagoenean,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–Olaztiko Udaleko Ibai Barandiaran Albiztur bigarren alkateordearen esku uztea alkate gisa dagozkidan eginkizunak, eritasun arruntaren ondoriozko aldi baterako ezintasunagatik, 2016ko maiatzaren 27tik eritasuna sendatu bitartean.

Bigarrena.–Ibai Barandiaran Albizturri jakinaraztea eginkizunei buruzko eskuordetzea, ondorioak izanen baititu aipatu egunetan.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Olaztiko Udaleko iragarki oholean argitara dadila agintzea.

Laugarrena.–Osoko Bilkurari ebazpen honen berri ematea organo horren hurrengo bilkura arruntean.

Aditzera ematen dizut, jakin dezazun eta ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten dizut erabaki horren kontra errekurtso hauetako bat para daitekeela, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Olaztin, 2016ko maiatzaren 27an.–Alkatea, Gurutze Rodríguez Armendariz.

Iragarkiaren kodea: L1606606