109. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MELIDA

Aldaketa, Herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen udal ordenantzan. Hasierako onespena

Melidako Udalak, 2016ko maiatzaren 12an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, ordenantza behin betikoz onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Melidan, 2016ko maiatzaren 30ean.–Alkatea, José María Sesma Aznárez.

Iragarkiaren kodea: L1606624