109. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FALTZES

Udal Planean 28. aldaketa xehakatua egiteko proiektua. Hasierako onespena

Udalak, 2016ko maiatzaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udal Planean 28. aldaketa xehakatua egiteko proiektua, Faltzesko Udalak berak sustatua Lurzoru urbanizaezineko hirigintza araudiari eta Eraikuntzaren ordenantza orokorrari eta katalogoari dagokienez, sustatzaile ari baita. Jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Epe horretan Udalaren Idazkaritza Nagusian aztertzen ahalko da, eta bidezkotzat jotzen diren erreklamazio eta alegazioak aurkeztu ere bai.

Faltzesen, 2016ko maiatzaren 27an.–Alkate udalburua, Valentín García Olcoz.

Iragarkiaren kodea: L1606553