109. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

1. aldaketa, Julián Romano Musika Patronatuaren aurrekontuan. Hasierako onespena

Lizarrako Udalak, 2016ko maiatzaren 23an egindako osoko bilkuran, hasiera baten onetsi zuen 1. aldaketa Julián Romano Musika Patronatuaren 2016ko aurrekontuan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (haren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).

Lizarran, 2016ko maiatzaren 24an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L1606576