109. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ENERITZ

2/2016 aldaketa aurrekontuan

Enerizko Udalak, 2016ko maiatzaren 30ean egin osoko bilkuran erabakita, hasiera batean onetsi zuen 2/2016 aldaketa aurrekontuan. Kreditu transferentzia da, 7.000,00 eurokoa.

Aditzera ematen da, interesdunek espedientea aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten 15 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Inork alegaziorik aurkezten ez badu, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da.

Eneritzen, 2016ko maiatzaren 31n.–Alkatea, David Villarroya González.

Iragarkiaren kodea: L1606673