109. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONAMARIA

2016ko ekitaldiko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Donamariako Udalak, 2015eko abenduaren 1ean egin osoko bilkuran, plantilla organikoa eta bere zerbitzuko langileen zerrenda onetsi zituen.

Hasierako onespena 2016ko 6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 12an, eta jendaurreko epean inork ez du erreklamaziorik aurkeztu; beraz, ondotik argitaratzen da, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, plantilla organikoaren behin betiko onespena, hala beteko baitira Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 236. artikulua, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluak, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikulua eta gainerako xedapenak.

Jakinarazten dut, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten, erabakiaren kontra errekurtso hauek aurkez daitezkeela: administrazioarekiko auzi-errekurtsoa zuzenean Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegi edo Salari zuzendua, bakoitza bere eskumenen esparruan, uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 eta 10.1 artikuluetan xedatutakoari jarraituz, bi hilabeteko epean erabaki/ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bertzenaz, aitzinetik eta nahi bada, berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean erabaki/ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki/ebazpen hau jakinarazi ondoko hilabetean.

Donamarian, 2016ko apirilaren 6an.–Alkatea, Maite Urroz Oyarzabal.

I. ERANSKINA

KARGUAREN IZENA

MAILA

SARBIDEA

ZENBAKIA

OSAGARRIAK

KARGUAREN BALDINTZAK

A

B

C

D

E

Idazkaria

A

OL

1

14,88 +12,75

35

-

-

-

Araubidea: Funtzionarioa. Jardunean 2016ko apirilaren 4a arte.

Zerbitzu bateratua, Beintza-Labaiengo, Donamariako eta Urrozko udalekin batean. Euskara: nahitaezkoa. Hizkuntza eskakizuna: C1 (ahoz eta idatziz).

Administrari-ofiziala

O

OL

1

14,20 +5,64

-

-

12

-

Araubidea: funtzionarioa. Jardunean.

Zerbitzu bateratua, Beintza-Labaiengo, Donamariako eta Urrozko udalekin batean. Euskara: nahitaezkoa. Hizkuntza eskakizuna (euskara): C1 (ahoz eta idatziz).

Zerbitzu anitzetako enplegatua

D

OL

1

15,35 +1,42

-

-

12

-

Araubidea: lan-kontratudun finkoa. Jardunean. Euskaraz jakitea nahitaezkoa, ahoz nahiz idatziz.

A.1. Funtzionarioen izenen zerrenda

DEITURAK ETA IZENA

MAILA

GRADUA

ANTZINATASUNA

OSAGARRIAK

KARGUA

A

B

C

D

E

Fagoaga Iturralde María Paz

A

6

1981-04-04

14,88 +12,75

35

-

-

-

Idazkaria

Eulate Etxegia María Victoria

C

4

1990-07-05

14,20 +5,64

-

-

12

-

Administrari-ofiziala

A.2. Lan-kontratudun finkoen izenen zerrenda

IZEN-DEITURAK

MAILA

GRADUA

ANTZINATASUNA

OSAGARRIAK

KARGUA

A

B

C

D

E

Kleofé Goñi Orbegozo

D

-

2007-06-01

15,35 +1,42

-

-

12

-

Zerbitzu anitzetako enplegatua

Oharrak eta laburdurak:

Osagarriak eta eskakizunak:

1.–a) Lanpostuko osagarria.

2.–b) Bateraezintasuneko osagarria.

3.–d) C talde edo mailen hitzarmeneko osagarria.

LAN ESKAINTZA

Lanpostua: idazkari-kontu hartzailea, Zerbitzu bateratua, Beintza-Labaiengo, Urrozko eta Donamariako udalekin batean. Plaza kopurua: 1. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Bateraezintasunekoa: %35. Euskaraz jakitea: C1 (ahoz eta idatziz). Administrazio egoera: hutsik, 2016ko apirilaren 5etik.

Iragarkiaren kodea: L1605872