109. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIKAZTELU

Balorazio txostena. Onespena

Udalak, 2016ko maiatzaren 26an egin osoko bilkuran, erabaki zuen onestea Deikazteluko udal mugapeko balorazio txostenaren proposamen berria.

Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan ezarriarekin bat, balorazio txosten berriaren proiektua jendaurrean egonen da 20 egun naturalean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.

Jendaurreko epe horretan, balorazio txostenaren proposamena interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, espedientea aztertu eta bidezko iruditzen zaizkien iradokizun edo alegazioak aurkez ditzaten.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Deikaztelun, 2016ko maiatzaren 27an.–Alkatea, Javier Oteiza Gurucharri.

Iragarkiaren kodea: L1606554