109. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

LEHENDAKARITZAKO, FUNTZIO PUBLIKOKO, BARNEKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUA Iragarkia. Gora jotzeko errekurtsoak, basozain lanpostuetan aritzeko izangaien zerrendak osatzeko deialdien aurka.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak abenduaren 1ean emandako 2882/2015 Ebazpenaren bidez, basozain lanpostuak betetzeko izangaien bi zerrenda hautaproben bitartez osatzeko deialdia onetsi zen: bata, aldi baterako kontratazioak egiteko eta, bestea, zerbitzu berezien egoeran prestakuntza izateko. 2015eko 253. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 22an.

Marta Gómez Zurro andreak, Euskadiko Biologien Elkargo Ofiziala ordezkatuz, eta Francisco Javier Unzu Roncal jaunak gora jotzeko errekurtso bana jarri dute Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abenduaren 1eko 2882/2015 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, basozain lanpostuetan aritzeko izangaien bi zerrenda hautaproben bidez egiteko deialdia onetsi zen (zerrendetako bat aldi baterako kontratazioetarako da, eta bestea prestakuntzarako zerbitzu berezietako egoeran aritzeko). Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112. eta 59. artikuluetan xedatutakoarekin bat, interesdunei horren berri ematen zaie, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ahal izateko, dela Erregistro Orokorrean aurkeztuz (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 1, Iruña), dela Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan adierazitako baliabideak erabiliz.

Aurkeztutako errekurtsoen kopia interesdunen eskura dago Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea, 2-2. solairua, Iruña).

Iruñean, 2016ko maiatzaren 26an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F1606513