109. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASTEJÓN

Ehiza barruti publikoa eratzeko proiektua

Castejongo Udalak ehiza barruti publikoa eratzeko proiektua sustatu du, Nafarroako ehizari eta arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legean xedatutakoa aplikatuz. Argitara ematen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 59. eta 60. artikuluak aplikatu beharrez, eta ohartarazten da espedientea udal bulegoetan egonen dela jendaurrean, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten lurrak barruti horretan sartzeari uko egiteko.

Barrutian sartu beharreko mugapea: Castejon.

Castejonen, 2016ko maiatzaren 30ean.–Alkatea, David Álvarez Yanguas.

Iragarkiaren kodea: L1606610