2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CABANILLAS
Aldaketak aurrekontuan. Behin betiko onespena. 2016ko aurrekontuko 1. eta 2. aldaketen espedienteak
Cabanillasko Udalak, 2016ko apirilaren 14an egindako osoko bilkura berezian, gehiengo osoa zuela, hasiera batean onetsi zituen aldaketak Udalaren 2016ko aurrekontu orokorrean: 1. eta 2. espedienteak.
Jendaurreko epea iragan denez inork erreklamaziorik aurkeztu gabe, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.4 artikuluan xedatuarekin bat, behin betiko onetsi dira 1etik 5era bitarteko aldaketak Udalaren 2013ko aurrekontuan. Hona hemen:
1.–Kreditu berezia: 46.501,33 euro, “Biltontzi berria, Cabanillasko edateko uraren hornidura erregulatzeko”.
Diruzaintzako gerakinaren kargura.
2.–Kreditu berezia: 27.079,45 euro, “Akatsak konpontzea eta zuzenketak egitea fatxaden inpermeabilizazioan, instalazio sanitarioa, eta irisgarritasunari buruzko indarreko araudira egokitzea –CTE eta DALCO UNE 170001-1 arauak–, Cabanillasko San Juan de Jerusalén Lehen Hezkuntzako eskola publikoan, diru-laguntza jaso dezaketen jarduketak, 98/2016, Ebazpena, otsailaren 25ekoa”.
Diruzaintzako gerakinaren kargura: 13.574,94 euro, eta “Pamplona pasealekua” izeneko 2016, 1533 61900 aurrekontuko kontu-sailaren kargura: 13.504,51 euro. Kreditua beheititu egiten da, kontu-saila deuseztatu baita.
Cabanillasen, 2016ko maiatzaren 23an.–Alkatea, Jesús Santos Pérez.
Iragarkiaren kodea: L1606578