109. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Entseguetarako lokalen antolamenduari
eta funtzionamenduari buruzko erregelamendua.
Hasierako onespena

Berriozarko Udalak, 2016ko maiatzaren 25ean egindako bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Entseguetarako lokalen antolamenduari eta funtzionamenduari buruzko erregelamendua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, behin betiko onetsiko da Entseguetarako lokalen antolamenduari eta funtzionamenduari buruzko erregelamenduaren aldaketa, eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Berriozarren, 2016ko maiatzaren 27an.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L1606564