2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERBINTZANA
Ordenantza, Zeremonia zibilak eta zerbitzu hori emateko tasak arautzen dituena. Hasierako onespena
Berbintzanako Udalak, 2016ko otsailaren 18an egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Zeremonia zibilak eta zerbitzu hori emateko tasak arautzen dituen ordenantza.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, udal ordenantzetako aldaketak behin betiko onetsi eta osorik emanen dira argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Berbintzanan, 2016ko martxoaren 7an.–Alkatea, José H. Chocarro Martín.
Iragarkiaren kodea: L1606556