109. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGOITZ

Misericordia karrikako 3. zenbakiaren xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Agoizko Udalak, 2016ko apirilaren 6ko osoko bilkuran, erabaki zuen, besteak beste, hasiera batean onestea xehetasun azterlanaren proiektu bat, oztopo arkitektonikoak kendu eta igogailua paratzeko Agoizko Misericordia karrikako 3. zenbakiko etxebizitzen eraikin kolektiboan, Agoizko Misericordia karrikako 3. zenbakiko jabeen elkarteak aurkeztua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoa betetzeko, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek aztertu eta bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak egin ditzaten. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Agoitzen, 2016ko apirilaren 6an.–Alkatea, Unai Lako Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1606630