109. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Udalaren lokalen erabilera herritarren elkarteei lagatzea arautzen duen ordenantza. Hasierako onespena

Antsoaingo Udalak, 2016ko maiatzaren 25eko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Antsoainen Udalaren lokalen erabilera herritarren elkarteei lagatzea arautzen duen ordenantza.

Uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1. artikuluan xedatuarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten.

Antsoainen, 2016ko maiatzaren 27an.–Alkatea, Ander Andoni Oroz Casimiro.

Iragarkiaren kodea: L1606582