109. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Aurrekontua aldatzen duten 2016/5 eta 2016/6 espedienteak. Hasierako onespena

Altsasuko Udalak, 2016ko maiatzaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2016ko aurrekontua aldatzen duten 2016/5 eta 2016/6 espedienteak, kreditu berezia baitira.

Espedienteak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Altsasun, 2016ko maiatzaren 30ean.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1606653