109. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLO

Aldaketa, Udal Plan indarduneko ordenantzen arteko Eraikuntzaren ordenantzaren 65. artikuluan. Hasierako onespena

Alloko Udalak, 2016ko maiatzaren 30ean egin osoko bilkuran, legez behar den gehiengoa izanik, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa Alloko Udal Plan indarduneko ordenantzen arteko Eraikuntzaren ordenantzaren 65. artikuluan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan aurreikusitakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, bizilagunek eta bidezko interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, ordenantza behin betikoz onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Allon, 2016ko maiatzaren 31n.–Alkatea, Javier Ignacio Munárriz Marturet.

Iragarkiaren kodea: L1606665