109. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BURLATA

Deialdia, Giza Baliabideen kudeaketako teknikari bat kontratatzeko, Burlatako Udaleko plantillakoa, araubide administratiboan, eta enplegurako zerrenda bat eratzeko. Hautapen proben hasiera data

Udal honetako alkate jaunak, 2016ko maiatzaren 26an, jarraian transkribatzen den testua duen 487/2016 zenbakidun Ebazpena eman zuen:

“2016ko maiatzaren 17ko 94. Nafarroako Aldizkari Ofizialean Giza Baliabideen kudeaketako teknikari bat kontratatzeko, Burlatako Udaleko plantillakoa, araubide administratiboan, eta enplegurako zerrenda bat eratzeko argitaratutako deialdia ikusita.

Toki Araubidearen Oinarriei buruzko apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.g) artikuluak ezarritakoa eta Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua arautzen duen ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 16. artikulua aintzat hartuta. Eman zaizkidan lege eskudantzien kariaz,

EBATZI DUT:

1.–Araubide administratiboan giza baliabideen kudeaketako teknikari plazarako pertsona bat kontratatzeko hautapen probak 2016ko irailean hasieran hasiko direla xedatzea, behin betiko zerrendak onartzen direnean proben tokia, data eta ordua finkatuko direla adieraziz.

2.–Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki oholean zein web orrian argitaratuko da, honen berri giza baliabideen departamentuari emanez.”

Burlatan, 2016ko maiatzaren 27an.–Alkatea, Jose M.ª Noval Galarraga.

Iragarkiaren kodea: L1606565