109. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

LANDA GARAPENEKO, INGURUMENEKO ETA TOKI ADMINISTRAZIOKO DEPARTAMENTUA Jendaurrean jartzeko tramitearen jakinarazpena.

Ingurumen baimen integratuaren espedientea, David Blasco Montoyak sustatua.

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren (abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuak onetsia) 15. artikuluan xedatutakoa betez, aditzera ematen da aipatu espedientearen dokumentazioa jendaurrean egonen dela hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko bulegoetan (Gonzalez Tablas kalea, 9, beheko solairua, Iruña), jendea hartzeko orduetan (08:30etik 14:30era arte), edozein pertsona fisikok edo juridikok azter dezan eta, nahi izanez gero, alegazioak aurkez ditzan aipatu hogeita hamar egun balioduneko epean.

Espediente kodea

0001-0038-2016-000005

Instalazioa

Oilaskoak gizentzeko hegazti-granja

Titularra:

David Blasco Montoya

Tokia

12. poligonoa, 304. eta 305. lurzatiak, Pechos Cantarrana alderdia

Koordenatuak

UTM-ETRS89, 30N ardatza, X: 567.509,000 e
Y: 4.710.132,000

Udalerria

Los Arcos

Proiektua

Oilaskoak gizentzeko ustiategia handitzea, 128.550 toki edukitzeraino

Iruñean, 2016ko maiatzaren 3an.–Ingurumen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F1605267