1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
940E/2016 EBAZPENA, apirilaren 27koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Iruñeko Ospitaleetako Ebaluazio Batzordearen osaera aldatzen duena.
Maiatzaren 30eko 8/2008 Foru Legearen bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun arloko langile diplomadunen lanbide karreraren sistema arautu zen. Ondoren, lege hori garatzeko arauak eman zituen ekainaren 8ko 54/2009 Foru Dekretuaren bidez, lanbide karreraren ebaluazio batzordeen osaera zehazteaz gain, batzorde horietako kideak izendatzeko bete beharreko baldintzak ere ezarri ziren.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak otsailaren 24an emandako 367/2012 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun arloko langile diplomadunen lanbide karreraren ebaluazio batzordeen osaera ezarri zen, eta batzorde horretako burua, kideak eta idazkaria izendatu ziren. Ondoren, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen 216/2013 Ebazpenaren bidez, idazkari berria izendatu zen; Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 30eko 1036/2013 Ebazpenaren bidez, kide berri bat izendatu zen; eta, azkenik, urriaren 30eko 388E/2015 Ebazpenaren bidez, Ebaluazio Batzordeko buru berria izendatu zen.
Aipatu ekainaren 8ko 54/2009 Foru Dekretuaren 9. artikuluak ezartzen duenez, zortzi kidek osatuko dituzte ebaluazio batzordeak: horietako lau Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatuko ditu, bat Langileen Batzordeak, eta gainontzeko hirurak dagokion Batzorde Tekniko Asistentzialak.
Ebaluazio batzordeetako kideek arrazoi hauengatik utziko dute kargua: kide berriak izendatzea, karguari uko egitea, erretiroa edo dagokion batzordearen esparruan aritzetik uztea.
Batzordekideek lau urteko agintaldia izanen dute. Beste inor izendatu ezean, agintaldi hori isilbidez luzatu dela ulertuko da.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 24ko 367/2012 Ebazpenaren bidez izendatutako kideek 4 urteko agintaldia bete dute. Hortaz, bidezkoa da haiek ordeztea.
Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Mar Rodríguez Lusarreta andrea, Lourdes Albizu Larrucea andrea, Yolanda Arizaga Illana andrea eta Isabel Martínez Navascués andrea kentzea Iruñeko Ospitaleetako Ebaluazio Batzordeko kide izatetik.
2. Honako hauek izendatzea Iruñeko Ospitaleetako Ebaluazio Batzordeko kide:
Estela Aguirre Compes andrea.
Virginia Ayarra Ullate andrea.
Felipe Garro Ozcoidi jauna, Nafarroako Ospitaleguneko Batzorde Tekniko-Asistentzialak proposatuta.
Miguel Ángel González Perote jauna, Nafarroako Ospitaleguneko Batzorde Tekniko-Asistentzialak proposatuta.
Natalia Ancizu Martínez andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileen Batzordeak proposatua.
Gisa horretan, honako hauek osatzen dute Iruñeko Ospitaleetako Ebaluazio Batzordea:
Batzordeburua: Marta Ancín Pagoto andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urriaren 30eko 388E/2015 Ebazpenaren bidez izendatua.
Batzordekideak:
–Estela Aguirre Compes andrea.
–Virginia Ayarra Ullate andrea.
–Felipe Garro Ozcoidi jauna, Nafarroako Ospitaleguneko Batzorde Tekniko-Asistentzialak proposatuta.
–Nuria Chivite Fernández andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 30eko 1036/2013 Ebazpenaren bidez izendatua, Nafarroako Ospitaleguneko Batzorde Tekniko-Asistentzialak proposatuta.
–Miguel Ángel González perote jauna, Nafarroako Ospitaleguneko Batzorde Tekniko-Asistentzialak proposatuta.
–Natalia Ancizu Martínez andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileen Batzordeak proposatua.
Idazkaria: M.ª José Cárcamo Casimiro andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urriaren 30eko 388E/2015 Ebazpenaren bidez izendatua.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
4. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea. Ohartarazten zaie ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen, eta haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Nafarroako Gobernuko Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57.1. eta 2.c artikuluan xedatutakoarekin bat.
Iruñean, 2016ko apirilaren 27an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Óscar Moracho del Río.
Iragarkiaren kodea: F1605422