1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2016ko maiatzaren 25ean hartua. Honen bidez, sailkapen espedientean azaltzen diren zabalera, trazadura eta bestelako ezaugarri fisikoko abelbideak daudela adierazten da eta hondatu edo desagertutako mugarriak berrezartzea onesten, udal mugape hauetan: Zarrakaztelu, Murillo el Fruto, Mélida, Santakara, Gazteluberri, Nabaskoze eta Erromantzatua.
Nafarroako Abelbideei buruzko abenduaren 15eko 19/1997 Foru Legean xedatutakoarekin bat, Nafarroako Gobernuari dagozkio, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak proposaturik, Nafarroako abelbideen erabilerak sailkatzeko eta berariaz arautzeko ahalmenak.
19/1997 Legearen arabera, sailkapena “adierazpen izaerako egintza administratibo bat da eta, horren bidez, abelbide bakoitzaren existentzia, zabalera, trazadura eta gainerako ezaugarri fisiko orokorrak zehazten dira”, mugaketa “egintza administratibo bat da eta, horren bidez, abelbideen mugak zehazten dira, sailkapenaren egintzan ezarritakoaren arabera”, eta mugarriztatzea “prozedura administratibo bat da eta, horren bidez, abelbideen mugak zehaztu eta modu iraunkorrean seinalatzen dira tokian berean”.
Zarrakazteluko, Murillo el Frutoko, Mélidako, Santakarako, Gazteluberriko, Nabaskozeko eta Erromantzatuko udal mugarteetako abelbideen sailkapena bide horiek errekuperatzeko eta horiei balio emateko aldez aurretik egin beharreko lana da, eta eragin onuragarria du lurralde antolamendurako eta landa ingurunea garatzeko.
Hondatu edo desagertutako mugarriak berrezartzearen helburua Nafarroako Gobernuak onetsitako mugaketa- eta mugarriztatze-akta duten abelbideak eguneratzea da, abelbidea zedarritzen duten mugarriei kokaleku zehatza emanez gaur egungo baliabideak erabiliz.
Administrazio prozesuaren tramiteak bete ondoren, lanaren jendaurreko epea barne, lau alegazio aurkeztu ziren eta horiei buruzko txostena egin da, eta halaxe jaso da espedientean.
Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak proposatuta,
ERABAKI DU:
1. Jarraian aipatzen diren abelbideak eta horiei loturiko tokiak daudela adieraztea. Bakoitzaren zabalera, trazadura eta gainerako ezaugarri fisiko orokorrak hondatu edo desagertutako mugarriak sailkatu eta berriz jartzeko espedientean ageri dira:
–Zarrakaztelu: Erronkariarren Errege Altxonbidea, 2. iraganbidea, 27. iraganbidea, “Corral de Cabras altxonbidea” adarra eta La Presa adarra.
–Murillo el Fruto: Murillo el Frutotik Zaraitzura bitarteko Errege Altxonbidea eta “El Soto altxonbidea” adarra.
–Mélida: 12. bis adarra.
–Santakara: 10. iraganbidea, La Barca adarra, 14. adarra, Rinconar adarra eta La Abejera adarra.
–Gazteluberri: Erronkariarren Errege Altxonbidea eta “Vallinegra zeharbidea” adarra.
–Nabaskoze: Erronkariarren Errege Altxonbidea eta Zelagaña adarra.
–Erromantzatua: Erronkariarren Errege Altxonbidea, Murillo el Frutotik Zaraitzura bitarteko Errege Altxonbidea eta 17. zeharbidea.
2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentura igortzea.
3. Erabaki hau Zarrakazteluko, Murillo el Frutoko, Mélidako, Santakarako, Gazteluberriko, Nabaskozeko eta Erromantzatuko udalei jakinaraztea, eta adieraztea erabaki honek administrazio bidea amaitzen duela eta, aukeran, hauetako errekurtsoren bat jar daitekeela:
–Berraztertzeko errekurtsoa, Nafarroako Gobernuari berari zuzendua, hilabeteko epean.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Espedientean interesa duten Administrazio Publikoek bigarren errekurtso mota hori jartzen ahal dute soilik.
Erabaki hau argitaratu edo, hala denean, jakinarazi eta biharamunetik hasita zenbatuko dira epeak.
Iruñean, 2016ko maiatzaren 25ean.–Nafarroako Gobernuko kontseilari idazkaria, María José Beaumont Aristu.
Iragarkiaren kodea: F1606493