1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2016ko maiatzaren 18an hartua, Asartako Kontzejuko Kudeaketa Batzordea izendatzen duena.
Urriaren 21eko 244/2015 Foru Dekretuaren bidez deialdia egin zen martxoaren 25eko 21/2015 Foru Dekretuaren bidez deitutako hauteskundeetan hautagai zerrendarik aurkeztu ez zen kontzejuetan hauteskunde partzialak egiteko; bigarren deialdi horretan ere Asartako Kontzejuan hautagai zerrendarik aurkeztu ez denez, beharrezkoa da, Nafarroako Kontzejuetako hauteskunde prozesua arautzen duen martxoaren 16ko 12/1991 Foru Legearen 16.2. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Nafarroako Gobernuak izenda ditzala Asartako Kontzejuko Kudeaketa Batzordea osatuko duten kideak. Kide horiek beren artean aukeratuko dute Kudeaketa Batzordeko burua.
Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak proposatuta,
ERABAKI DU:
1. Asartako Kontzejuko Kudeaketa Batzordeko kideak izendatzea. Honako hauek dira: Luisa Lucila Monreal Oroquieta andrea, Jaime Zúñiga Ripa jauna, Elías Francisco Javier Alegría Azcárate jauna, María Gloria Yániz Ábalos andrea eta María Camino Zabaleta Gambra andrea. Kide horiek beren artean aukeratuko dute Kudeaketa Batzordeko burua.
2. Erabaki hau Asartako Kontzejuari jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2016ko maiatzaren 18an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari idazkaria, María José Beaumont Aristu.
Iragarkiaren kodea: F1606294