109. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

536/2016 EBAZPENA, apirilaren 27koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana. Honen bidez, erabakitzen da Asociación Navarra de Médicos Empresarios (ANAME) elkartearen baja Sindikatuen eta Enpresa erakundeen Erregistrotik gordailutu eta horren publizitatea egitea.

2016ko apirilaren 15ean, Eduardo Uterga Coso, Asociación Navarra de Médicos Empresarios (ANAME) elkartearen izenean eta hura ordezkatuz, elkarte horren baja gordailutu du.

Espedientea aztertzetik ondorioztatzen den moduan, Asociación Navarra de Médicos Empresarios (ANAME) elkarteak dokumentazio guztia aurkeztu du, Sindikatuen eta enpresa erakundeen estatutuen gordailuari buruzko maiatzaren 29ko 416/2016 Errege Dekretuaren 10.4 artikuluan eskatzen dena.

Hori ikusita, 416/2015 Errege Dekretuaren 13.3 artikuluan xedatutakoa bete beharrez, bidezkoa da Asociación Navarra de Médicos Empresarios (ANAME) elkartearen baja gordailutu eta horren publizitatea erabakitzen duen ebazpena ematea.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Erabakitzea Asociación Navarra de Médicos Empresariosen baja Sindikatuen eta Enpresa erakundeen Erregistroan gordailutzea (erregistro zenbakia: NA/291).

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Asociación Navarra de Médicos Empresarios (ANAME) elkarteari jakinaraztea, eta ohartaraztea haren aurkako aurkaratzea aurkez dezaketela zuzenean lan arloko jurisdikzioan hamar egun balioduneko epean, ebazpen honen jakinarazpena jasotzen den egunetik hasita.

Iruñean, 2016ko apirilaren 27an.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Iragarkiaren kodea: F1605296