109. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

340/2016 EBAZPENA, martxoaren 23koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana. Honen bidez erabakitzen da Asociación de Hostelería Erriberri-Oliteren baja Sindikatuen eta Enpresa erakundeen Erregistroan gordailutu eta publizitatea ematea.

2016ko martxoaren 3an, Diana Múgica Martinez, Asociación de Hostelería Erriberri-Oliteren izenean eta hura ordezkatuz, elkarte horren baja gordailutu du.

Horretarako aurkeztutako dokumentazioan ondorioztatzen den moduan, Asociación de Hostelería Erriberri-Olitek dokumentazio guztia aurkeztu du, Sindikatuen eta enpresa erakundeen estatutuen gordailuari buruzko maiatzaren 29ko 416/2016 Errege Dekretuaren 10.4 artikuluan eskatzen dena.

Hori ikusita, 416/2015 Errege Dekretuaren 13.3 artikuluan xedatutakoa bete beharrez, bidezkoa da Asociación de Hostelería Erriberri-Oliteren baja gordailutu eta horren publizitatea erabakitzen duen ebazpena ematea.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Erabakitzea Asociación de Hostelería Erriberri-Oliteren baja Sindikatuen eta Enpresa erakundeen Erregistroan gordailutzea (erregistro zenbakia: NA/469).

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Asociación de Hostelería Erriberri-Oliteri jakinaraztea, eta ohartaraztea haren aurkako aurkaratzea aurkez dezaketela zuzenean lan arloko jurisdikzioan hamar egun balioduneko epean, ebazpen honen jakinarazpena jasotzen den egunetik hasita.

Iruñean, 2016ko martxoaren 23an.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Iragarkiaren kodea: F1605293