109. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

262/2016 EBAZPENA, martxoaren 3koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana. Honen bidez, publizitatea ematen zaio Sindicato de Enseñanza Privada de Navarra (SEPNA) sindikatuaren estatutuetako aldaketa Sindikatuen eta Enpresa erakundeen Erregistroan gordailutzeari.

Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren bidez, erabakitzen da publizitatea ematea Sindicato de Enseñanza Privada de Navarra (SEPNA) sindikatuaren estatutuetako aldaketa Sindikatuen eta Enpresa erakundeen Erregistroan gordailutzeari.

2016ko urtarrilaren 28an, Fernando Barainca Lagos jaunak, Sindicato de Enseñanza Privada de Navarra (SEPNA) sindikatuaren izenean eta hura ordezkatuz, eskatu zuen sindikatu horren estatutuetako aldaketa Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko Sindikatuen eta Enpresa erakundeen Erregistroan gordailuan uztea.

Horretarako aurkeztutako dokumentazioak erakusten duenez, Sindicato de Enseñanza Privada de Navarra (SEPNA) sindikatuak bete egin ditu estatutuak aldatzeko tramiteak, bere estatutuetan eta aplikazioko araudian aurreikusitakoaren arabera: Askatasun Sindikalari buruzko apirilaren 1eko 19/1997 Legea, baita maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretua ere, sindikatuen eta enpresa erakundeen estatutuen gordailuari dagokionez.

Hori ikusita, 416/2015 Errege Dekretuaren 13.3 artikuluan xedatutakoa bete beharrez, bidezkoa da estatutuetako aldaketa gordailuan uztea eta horren publizitatea erabakitzen duen ebazpena ematea.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Erabakitzea Sindicato de Enseñanza Privada de Navarra (SEPNA) sindikatuaren estatutuetako aldaketa Sindikatuen eta Enpresa erakundeen Erregistroan gordailutzea (erregistro zenbakia: NA/002).

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorio publikoak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Sindicato de Enseñanza Privada de Navarra (SEPNA) sindikatuari jakinaraztea, eta ohartaraztea haren aurkako aurkaratzea aurkez dezaketela zuzenean lan arloko jurisdikzioan hamar egun balioduneko epean, ebazpen honen jakinarazpena jasotzen den egunetik hasita.

Iruñean, 2016ko martxoaren 3an.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Iragarkiaren kodea: F1605279