109. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

2D/2016 EBAZPENA, apirilaren 28koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Erriberako enpresaburuen elkartearen estatutuetan aldaketak egin direla iragartzen duena (gordailu zenbakia: 31000002) (gordailu historikoa: NA/29).

Estatutuetako aldaketak iragarri dira, egiaztatu baita betetzen dituztela Askatasun Sindikalari buruzko apirilaren 1eko 19/1977 Lege Organikoan (1977ko apirilaren 4ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) eta Sindikatuen eta enpresa erakundeen estatutuen gordailuari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan (2015eko ekainaren 20ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) eskatutako baldintzak.

Estatutuak aldatzeko eskaera Rebeca Laura Sandúa Escribano andreak egin zuen, 31/2016/000003 zenbakiarekin tramitatutako idazki baten bidez.

Akatsak atzeman baitziren eskatutako dokumentazioan, 2016/04/18an eskatu zen haiek zuzentzeko, eta hala egin zen 2016/04/19an.

Erriberako enpresaburuen elkartearen (AER) estatutuetako honako artikulu hauek aldatu dira: 1, 2, 3, 8, 9, 10, 11, 41 eta 44.

Xedatzen da iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki taula telematikoan argitara dadila, egindako aldaketari publizitatea emateko.

Edozein interesdunek zilegi du gordailuan utzitako agiria aztertzea eta horren kopia eskatzea Nafarroako Foru Komunitateko Sindikatuen eta Enpresa erakundeen Erregistroan, eta posible du horren aurka egitea Nafarroako epaitegi eta auzitegietan, Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean xedatutakoarekin bat (2011ko urriaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

Iruñean, 2016ko apirilaren 28an.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Iragarkiaren kodea: F1605191