109. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak maiatzaren 20an emandako 97E/2016 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez, Nafarroako Foru Komunitatean ETE enpresek egindako prestakuntza ekintzak finantzatzeko diru-laguntza publikoak emateko deialdia eta oinarri arautzaileak onesten dira.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). BDNS (identifikazioa): 306895.

97E/2016 Ebazpena, maiatzaren 20koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Foru Komunitatean ETE enpresek egindako prestakuntza ekintzak finantzatzeko diru-laguntza publikoak emateko deialdia eta oinarri arautzaileak onesten dituena.

300.000 euroko gastua baimentzen da ETE enpresek Nafarroako Foru Komunitatean beren langileentzat egiten dituzten prestakuntza ekintzak finantzatzeko.

Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren fitxategiko espezialitateekin lotutako eta lotu gabeko prestakuntza ekintzak lagunduko dira diruz, 70 orduz gehienez ere. Diru-laguntzen zenbatekoa prestakuntza orokorreko ekintzen kostu finantzagarriaren %70ekoa izanen da, eta berariazko prestakuntzako ekintzen kostu finantzagarriaren %35ekoa.

Eskaerak aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2016ko maiatzaren 20an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Paz Fernández Mendaza.

Iragarkiaren kodea: F1606361