109. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariaren maiatzaren 24ko 16E/2016 Foru Aginduarena. Foru agindu horren bidez, helduei euskara irakasteko 2016ko urtarriletik irailera bitarteko laguntzen deialdia onetsi da.

Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/index). BDNS identifikazioa: 307583.

Lehenengoa.

Onuradunak: helduentzako euskarazko ikastaroak ematen dituzten entitate juridikoak (euskaltegiak, gau-eskolak edo beste batzuk), Nafarroako Foru Komunitatean kokatuta daudenak.

Bigarrena.

Xedea: laguntzak arautzea, Nafarroako Foru Komunitatean kokatuta egonik, helduentzako euskarazko ikastaroak ematen dituzten entitate juridikoentzat (euskaltegiak, gau-eskolak edo beste batzuk).

Hirugarrena.

Oinarri arautzaileak: honako honetan argitaratutako oinarriak aipatuko dira:

http://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/6410/Ayudas-para-la-ensenanza-de-euskera-a-personas-adultas-para-el-periodo-de-enero-a-septiembre-de-2016

Laugarrena.

Zenbatekoa: 297.000 euro.

Bosgarrena.

Eskabideak aurkezteko epea: eskabideak eta dokumentazioa aurkezteko epea 15 egun naturalekoa izanen da, oinarri hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2016ko maiatzaren 24an.–Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilaria, Ana Ollo Hualde.

Iragarkiaren kodea: F1606870