109. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

883E/2016 EBAZPENA, apirilaren 27koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, osasun arloko langile diplomadunen Oinarrizko Osasun Laguntzako Ebaluazio Batzordearen osaera aldatzen duena.

Maiatzaren 30eko 8/2008 Foru Legearen bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun arloko langile diplomadunen lanbide karreraren sistema arautu zen. Ondoren, lege hori garatzeko arauak eman zituen ekainaren 8ko 54/2009 Foru Dekretuaren bidez, lanbide karreraren ebaluazio batzordeen osaera zehazteaz gain, batzorde horietako kideak izendatzeko bete beharreko baldintzak ere ezarri ziren.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak otsailaren 24an emandako 367/2012 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun arloko langile diplomadunen lanbide karreraren ebaluazio batzordeen osaera ezarri zen, eta batzorde horietako buruak, kideak eta idazkariak izendatu ziren.

Aipatu ekainaren 8ko 54/2009 Foru Dekretuaren 9. artikuluak ezartzen duenez, zortzi kidek osatuko dituzte ebaluazio batzordeak: horietako lau Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatuko ditu, bat Langileen Batzordeak, eta gainontzeko hirurak dagokion Batzorde Tekniko Asistentzialak.

Batzordekideek lau urteko agintaldia izanen dute. Beste inor izendatu ezean, agintaldi hori isilbidez luzatu dela ulertuko da.

Oinarrizko Osasun Laguntzako Batzordeko kide guztiek 4 urteko agintaldia bete dute. Hortaz, bidezkoa da haiek ordeztea.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Olga Lizaldez Heredia andrea, Santiago Moreno Hermosilla jauna, Joaquín Fernández Velazquez jauna eta Isabel Castiella Lafuente andrea kentzea, Oinarrizko Osasun Laguntzako Ebaluazio Batzordeko kide izatetik, eta Javier Ibáñez López-Vailo, berriz, idazkari izatetik.

2. Honako hauek izendatzea Oinarrizko Osasun Laguntzako Ebaluazio Batzordeko kide:

M.ª José Algarra Ustarroz andrea, Oinarrizko Osasun Laguntzako Batzorde Tekniko Asistentzialak proposatuta.

Mercedes Iribarren Irure andrea, Oinarrizko Osasun Laguntzako Batzorde Tekniko Asistentzialak proposatuta.

Jesús Jaime Jiménez Asenjo andrea, Oinarrizko Osasun Laguntzako Batzorde Tekniko Asistentzialak proposatuta.

M.ª Jesús Ederra Miranda andrea.

María Lorente Simón andrea.

M.ª Jesús Esain Nicuesa andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileen Batzordeak proposatua.

3. Ana Granado Hualde andrea izendatzea Oinarrizko Osasun Laguntzako Ebaluazio Batzordeko buru.

4. Araceli Ayerra Lazcano andrea izendatzea Oinarrizko Osasun Laguntzako Ebaluazio Batzordeko idazkari.

Gisa horretan, honako hauek osatzen dute Oinarrizko Osasun Laguntzako Ebaluazio Batzordea:

Burua: Ana Granado Hualde andrea.

Batzordekideak:

–M.ª Jesús Ederra Miranda andrea.

–María Lorente Simón andrea.

–M.ª José Algarra Ustarroz andrea, Oinarrizko Osasun Laguntzako Batzorde Tekniko Asistentzialak proposatuta.

–Mercedes Iribarren Irure andrea, Oinarrizko Osasun Laguntzako Batzorde Tekniko Asistentzialak proposatuta.

–Jesús Jaime Jiménez Asenjo jauna, Oinarrizko Osasun Laguntzako Batzorde Tekniko Asistentzialak proposatuta.

–M.ª Jesús Esain Nicuesa andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileen Batzordeak proposatua.

Idazkaria: Araceli Ayerra Lazcano andrea.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

6. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea. Ohartarazten zaie ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen, eta haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Nafarroako Gobernuko Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57.1. eta 2.c artikuluan xedatutakoarekin bat.

Iruñean, 2016ko apirilaren 27an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Óscar Moracho del Río.

Iragarkiaren kodea: F1605426