108. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 6a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURI ALDEKO UR KONFEDERAZIOA

A/31/03395 NL/br espedientea. Jendaurreko epea

Gaia: obrak baimentzeko eskaera.

Eskatzailea: Baztango Udala.

I.F.Z. zenbakia: P 3105000H.

Helbidea: Foruen plaza, zk.g., Elizondo, 31700 Baztan (Nafarroa).

Ibai edo errekaren izena: Iturriotz erreka.

Erreka edo ibai horren urak jasotzen dituen ibaiaren izena eta kodea: Taverneria - 1 0100 190 030

Tokia: Almandoz.

Udalerria eta probintzia: Baztan (Nafarroa).

Obren azalpen laburra eta helburua:

Lanen xedea izanen da ibilgu berria eraikitzea, harri lubetakoa, trapezioko sekzioan oinarrian 2,80 metrokoa eta 2 metroko altuerakoa; malda %7,6koa izanen da eta luzera 125 metrokoa.

Ibilgu berri hau errepideko lotune berriaren ondotik joanen da, eta gurutzatzeko marko bat erabiliko da, 2,5 x 2 metroko sekziokoa eta 7,5 metroko luzerakoa.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Baztango udaletxean edo Kantauri aldeko Ur Konfederazioan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2016ko maiatzaren 13an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2004ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2005eko urtarrilaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, indardun deklaratua 2008ko uztailaren 25eko Ebazpenaren bidez), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E1605986