108. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 6a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURI ALDEKO UR KONFEDERAZIOA

A/31/03400 NL/br espedientea. Jendaurreko informazioa

Gaia: obrak baimentzeko eskaera.

Eskatzailea: Conservas Martiko SA.

I.F.Z. zenbakia: A 31173487.

Helbidea: Ubela Industrialdea, 6. 31780 Bera (Nafarroa)

Ibaiaren edo ur-lasterraren izena eta kodea: Bidasoa 1.0100.

Tokia: Ubela industrialdea eta Alkaiagako industrialdea.

Udal mugapeak eta probintzia: Bera eta Lesaka (Nafarroa).

Obren azalpen laburra eta helburua:

lanen xedea da Alkaiagan enpresak duen nabeko hondakin uretarako kanalizazioa eraikitzea, Berako beste nabean dagoen aurrearazketako estaziora bideratzeko. Polietilenozko 100 mm-ko bi hodiz osatua da, eta ibaiko materialez (50 cm) eta hormigoiz (50 cm) eginiko zanga batetik gurutzatuko du ibaia. Lehorrean lan egiteko, ura desbideratzeko presak eginen dira ibilguan.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Lesakako edo Berako udaletxeetan, edo Kantauri aldeko Ur Konfederazioan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2016ko maiatzaren 10ean.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2004ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2005eko urtarrilaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, indardun deklaratua 2008ko uztailaren 25eko Ebazpenaren bidez), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E1605784