3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO UR KONFEDERAZIOA
Iragarki oharra. Erreferentzia: 2016-S-316
Jurramendiko Mankomunitateak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:
Ezaugarriak:
Eskatzailea: Jurramendiko Mankomunitatea.
Xedea: Abartzuzako eta Aritzalako hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.
Ibilgua: Irantzu ibaia.
Isurketa eginen den udal mugapea: Abartzuza (Nafarroa).
Isurketak 58.000 m³-ko gehieneko bolumena izanen du urtean, eta, tratatzeko, iragazki biologikoaren sistema bat erabiliko da, aldez aurretik lehen mailako dekantazioa eta ondoren bigarren mailakoa eginda. Amaieran bi aintzira izanen dira.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopia Iruñean egonen da ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.
Zaragozan, 2016ko maiatzaren 11n.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.
Iragarkiaren kodea: E1606263