108. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

744/2016 EBAZPENA, maiatzaren 17koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez errektorearen 285/2016 Ebazpenaren bidez deitutako 2014-2015 ikasturteko Aparteko Sariak ematen dituen 567/2016 Ebazpenean aurkitutako akatsak zuzentzen dira.

Otsailaren 19ko 285/2016 Ebazpenaren bidez egin zen Nafarroako Unibertsitate Publikoak emandako 2014-2015 ikasturteko Aparteko Sarietarako deialdia (NAO, 41. zk., 2016ko martxoaren 1ekoa).

Graduko irakaskuntza ofizialetan aparteko sariak ematea arautzen duen arautegiak eraentzen du deialdi hau. Gobernu Kontseiluak 2016ko urtarrilaren 27an egindako bileran onetsi zuen arautegia.

Apirilaren 15eko 567/2016 Ebazpenaren bidez eman zitzaizkien sari horiek ebazpen horren eranskinean agertzen diren ikasleei. (NAO, 93 zk., 2016ko maiatzaren 16koa).

Akats bat atzeman denez Erizaintzako Graduko ikasketen amaierako aparteko saria jasotzen duen ikaslearen deituraren idazketan, bidezkoa da akatsa zuzentzea eta esatea izen eta deitura zuzenak Nahia Arraiza Gulina direla Nahia Arrainza Gulinaren ordez.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 105.2 artikuluak ezartzen duenaren arabera, “Herri Administrazioek, beren kabuz edo interesdunek eskaturik, edozein unetan zuzendu ditzakete beren egintzetako errakuntza materialak, egitezkoak edo aritmetikoak”.

Graduondoko Ikasketak, Sarbidea, Bekak eta Tituluak Ataleko buruaren txostena eta ebazpen proposamena ikusita, Ikasleen Gaietarako eta Irakaskuntza Laguntzeko Zerbitzuko zuzendariak eta Ikasleen Gaietarako, Enplegurako eta Ekintzailetzarako errektoreordeak O.E.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Estatutuetako 40. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.–2014-2015 ikasturteko ikasketen amaierako espediente hoberenen aparteko sariak ematen dituen 567/2016 Ebazpenaren eranskinean atzemandako akatsa zuzentzea, Arrainza Gulina Nahia jartzen duen tokian Arraiza Gulina Nahia jarri behar baitu.

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea.

Ebazpen honek administrazio bidea amaitzen du, Unibertsitateei buruzko Lege Organikoaren 6.4. artikuluak xedatzen duenari jarraikiz, eta interesdunak, zilegi du berraztertzeko errekurtsoa errektorearen aurrean, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako Epaitegietan, hilabeteko epean lehenengo kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena jakinarazi, eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2016ko maiatzaren 17an.–Errektorea, Alfonso Carlosena.

Iragarkiaren kodea: F1606494