3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO UR KONFEDERAZIOA
Iragarki oharra. Erreferentzia: 2016-S-320
Izagako Zerbitzu Administratiboen Mankomunitateak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:
Ezaugarriak:
Eskatzailea: Izagako Zerbitzu Administratiboen Mankomunitatea.
Xedea: Urrozko hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.
Ibilgua: Lizoaingo erreka.
Isurketa eginen den udal mugapea: Urrotz (Nafarroa)
Isurketaren bolumena, gehienez ere, 47.500 m³-koa izanen da urtean, eta honakoek osatutako sisteman tratatuko da: Imhoff tankea, iragazki bakterianoa eta bigarren mailako dekantazioa.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopia Iruñean egonen da ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.
Zaragozan, 2016ko maiatzaren 13an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.
Iragarkiaren kodea: E1606262