3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO UR KONFEDERAZIOA
Iragarki oharra. Erreferentzia: 2016-LIST-37
Honako datu eta ezaugarri hauek dituen jarduketarako baimena eskatu da:
Eskatzailea: Nafarroako Gobernua, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentua, Uraren Zerbitzua.
Xedea: presa bat eraisteko lanetarako baimena.
Koordenatuak: ETRS89; UTM-30; X: 610418; Y: 4755474.
Ur-ibilgua: Ultzama ibaia.
Udalerria: Erripa-Odieta (Nafarroa).
Egin beharreko lanak "Erripan, Ultzama ibaian dagoen presa eraisteko proiektua" izenekoan jasotakoak dira. Proiektua J.Ignacio Diego Pereda bide, ubide eta portuetako ingeniariak izenpetua da, Iruñean, 2015eko azaroan. Hauek dira:
–Bide bat egitea, 6 metro zabal eta 113 metro luze (Odietako udal mugapeko 5. poligonoko 51. lurzatian), eta ibilgura sartzeko arrapala bat.
–Presako egiturak eraistea, hormigoizkoa, harlanduak eta harlangaitzezkoa. Material erabilgarriak pilatu eta hondakindegira bidaltzea.
–Sarbidea paisaiari dagokionez lehengoratzea.
–Zuntz-zementuzko 70 metro hodi kendu eta kudeatzea.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.
Zaragozan, 2016ko maiatzaren 16an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.
Iragarkiaren kodea: E1606144