3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO UR KONFEDERAZIOA
Lodosako Ubideko ura erabiltzeko 2016ko tarifa onesteko proposamena
2016ko maiatzaren 3an, erakunde honetako zuzendaritza teknikoak Lodosako Ubide Inperialeko ura erabiltzeko 2016ko tarifarako proposamena onetsi du; Ur Jabari Publikoaren Erregelamendua onesten duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 309. artikuluan ezarritakoarekin bat (103. Estatuko Aldizkari Ofiziala, apirilaren 30ekoa), balio hauek proposatzen ditu bertan:
1.–Hektareak, ureztalurretan: 36,99051322 euro/hektarea.
2.–Hektareak, neguko ureztalurretan (%30): 11,09715396 euro/hektarea.
3.–Metro kubikoak, ureztalurretan 0,00668932 euro/metro kubikoa.
4.–Metro kubikoak, horniduran eta industrian erabiltzeko, 0,06449235 euro/metro kubikoa.
Jendaurrean jartzen da Ebroko Ur Konfederazioko buruari egokiak diren erreklamazioak aurkezteko hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Errioxako eta Nafarroako aldizkari ofizialetan eta Zaragozako aldizkari ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe horretan administrazio espedientea aztertu ahal izanen da erakundearen bulegoan, Zaragozan, Sagasta pasealekuko 24-28an.
Zaragozan, 2016ko maiatzaren 5ean.–Zuzendari teknikoa, e.o., Ustiapeneko zuzendari ondokoa, Alfonso Mariscal de Gante López.
Iragarkiaren kodea: E1606110