108. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 6a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2015-LIST-346

Honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Eskatzaileak: Esperanza Puerto Torres eta Francisco Javier Galdeano Aldaz.

Xedea: obrak egiteko baimena.

Koordenatuak: ETRS89; UTM-30; X: 625566; Y: 4740178.

Ibilgua: Erro ibaia.

Udalerria: Lizoain (Nafarroa).

Eskatzaileak arroko Uren erregistroan, A ataleko 17. liburuko 64. orrian inskribatutako ur aprobetxamendu baten titularrak dira, eta urak hartzeko instalazioak berritzeko lanak egiteko baimena eskatu dute. Motoponpako xurgatze hodia aldatzeko lanak dira. 5 cm-ko diametroko eta 6,5 metroko luzerako hodi zati bat jarriko da lehenbizi, 40 x 40 cm-ko erregistro-kutxeta bat gero, eta, amaitzeko, beste hodi zati bat, 6,5 metroko luzerakoa eta 11 cm-ko diametrokoa, zangan lurperatuta.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2016ko maiatzaren 6an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1606104