108. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 6a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2015-A-149

Honako datu eta ezaugarri hauek dituen ur publikoen aprobetxamendu honetarako eskaera egin da:

Eskatzailea: María Jesús San Martín Equiza.

Ibilgua: Berro erreka (Arralaka erreka).

Hargunearen koordenatuak: ETRS 89, UTM 30T; 619912; 4748224.

Hargunearen udalerria: Ilurdotz-Esteribar (Nafarroa).

Batez besteko ur-emari baliokidea kontsumo handieneko hilabetean: 0,012 l/s.

Aldiuneko emaria, gehienez ere: 0,5 l/s.

Xedea: ureztatzea.

Ura ekainetik urrira bitarte aterako da, 50 mm-ko diametroko mauka baten bidez; ibilguan jarriko da, eta ura 6. poligonoko 340. lurzatian dauden biltegi batzuetara eramanen du; bertatik banatuko da lurzati horretan 0,054 hektareako baratze bat ureztatzeko.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2016ko maiatzaren 5ean.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1606063