3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO UR KONFEDERAZIOA
Iragarki oharra. Erreferentzia: 2016-EXT-1
2016ko urtarrilaren 27an ofizioz hasi zen aprobetxamendurako eskubidea amaitzeko espedientea, jarraian azaltzen diren inguruabarrak dituena, kontzesioaren ebazpenean aurreikusitako funtsezko baldintzak edo epeak bete ez direnez aprobetxamendua iraungi egin delako.
Ezaugarriak:
Titularra: Miguel Ángel Alcalde Ripa.
Xedea: ureztatzeko ur aprobetxamendu bat amaitzea.
Ibilgua: Ega II ibaia.
Alderdia: Las Lombas eta Bajaderos.
Udalerria: Andosilla (Nafarroa).
Batez besteko ur-emari baliokidea kontsumo handieneko hilabetean: 1’69 l/s.
Eskubidearen titulua: Ebroko Ur Konfederazioak 1998ko urriaren 28an emandako ebazpena.
Inskripzioaren datuak: Ur Erregistroko A atala, 20. liburua, 91. orria.
Ez da inon ageri aprobetxamendua ukitzen duen zortasunik, ezta hartan interesa duen hirugarrenik ere.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.
Zaragozan, 2016ko apirilaren 29an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.
Iragarkiaren kodea: E1606019