108. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 6a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Aragoiko Ubide Inperialeko ura erabiltzeko 2016ko tarifa onesteko proposamena

2016ko maiatzaren 3an, erakunde honetako zuzendaritza teknikoak Aragoiko Ubide Inperialeko ura erabiltzeko 2016ko tarifarako proposamena onetsi du; Ur Jabari Publikoaren Erregelamendua onesten duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 309. artikuluan ezarritakoarekin bat (103. Estatuko Aldizkari Ofiziala, apirilaren 30ekoa), balio hauek proposatzen ditu bertan:

1.–Hektareak, ureztalurretan: 16,12191000 euro/hektarea.

2.–Metro kubikoak, ureztalurretan 0,00131661 euro/metro kubikoa.

3.–Metro kubikoak, horniduran 0,01279796 euro/metro kubikoa.

4.–Kilowatt ordua, 0,00511918 euro/kilowatt ordua.

Jendaurrean jartzen da Ebroko Ur Konfederazioko buruari egokiak diren erreklamazioak aurkezteko hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako eta Zaragozako aldizkari Ofizialetan argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe horretan administrazio espedientea aztertu ahal izanen da erakundearen bulegoan, Zaragozan, Sagasta pasealekuko 24-28an.

Zaragozan, 2016ko maiatzaren 5ean.–Zuzendari teknikoa, e.o., Ustiapeneko zuzendari ondokoa, Alfonso Mariscal de Gante López.

Iragarkiaren kodea: E1605991