3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO UR KONFEDERAZIOA
Iragarki oharra. Erreferentzia: 2016-S-44
Baños de Fitero SAk honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:
Ezaugarriak:
Eskatzailea: Baños de Fitero SA.
Xedea: bainuetxeetako instalazio batzuetako hondakin urak isurtzeko baimena.
Ibilgua: Alhama ibaia.
Isurketa eginen den udal mugapea: Fitero (Nafarroa).
Isurketak 260.500 m³-ko bolumena du urtean, gehienez, eta bainuetxea duten bi hoteletako bainu termaletan, saunan eta igerilekuetan erabiltzen diren urei dagokie.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopia Iruñean egonen da ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.
Zaragozan, 2016ko apirilaren 28an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.
Iragarkiaren kodea: E1605577