108. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 6a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2015-S-958

Esteribarko Udalak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Esteribarko Udala.

Xedea: Agorretako hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.

Ibilgua: Artetako erreka.

Isurketa eginen den udal mugapea: Esteribar (Nafarroa).

Hiri-isurketaren gehieneko bolumena urtean 1.752 m³-koa da, eta lehen mailako sisteman tratatzen da, 36 m³-ko edukiera duen Imhoff tanke batean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopia Iruñean egonen da ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2016ko apirilaren 28an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1605575